Caja Vital Kutxara joan

NABIGAZIO BIDEA

Orokorra > Fundazioak > Caja Vital Kutxa Fundazioa

Caja Vital Kutxa Fundazioa

Composición de fotos con una familia formada por padres y dos hijas y otra en la que aparece una mujer mayor

Orrialdearen garapena

Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak urtero banatzen ditu Kutxaren mozkinetik jasotzen dituen hornidurak, alde batetik, Gizarte Ekintzari berari, zeinak amortizazioak, inbertsioak, komunikazio-gastuak eta berari atxikitako pertsonalaren gastuak jasaten dituen, eta, beste aldetik, Caja Vital Kutxak berak sortutako Fundazioek beren ekintzen programak kudea ditzaten, zehaztutako helburuak bete ahal izateko.

Fundazio hauek ondokoak dira:

  • Caja Vital Kutxa Fundazioa
  • Estadio Fundazioa
  • Hizkuntza Institutu Fundazioa
  • Mejora Fundazioa
  • Antso Jakituna Fundazioa

Kutxaren Administrazio Kontseiluaren aginduz Gizarte Ekintzaren gobernua eta administrazioaren ardura Erakundearen Gizarte Ekintzen Batzordeari eman zaio, Kontseilu honen kideak osatua dagoena.

Fundazioen gobernua, administrazioa eta ordezkaritza Patronatuei eta bere eskuordeko batzorde betearazleei dagokie, zeinak Administrazio Kontseiluaren eta Kutxaren Batzorde Betearazlearen partaideek osatzen duten, hurrenez hurren. Modu berean, Kutxako Lehendakariarekin eta Lehendakariordearekin batera, Organo Zuzendari hauetan parte hartuko dute finantza erakundearen Zuzendari Nagusiak, Idazkari Nagusiak, Gizarte Ekintzaren Zuzendariak eta, Fundazio bakoitzean, zuzendaritza zereginak betetzen dituenak.

Caja Vital Kutxa Fundazioa

Erakundearen Gizarte Ekintzaren kudeaketa Caja Vital Kutxa Fundazioa izeneko Fundazio pribatuaren bidez egiten da. Sortze-helburuak kulturaren sustatzea eta garapena, eta zientzia-, teknika- eta kirol-sustapena eta zabalpena dira. Modu berean, Fundazioak Gizarte Ekintza administratu eta kudeatzen du, bai laguntza eta gizarte izaerakoa, bai irakaskuntzakoa, kulturakoa, kirolekoa eta abar, Erakundearen organo eskudunek agindutakoaren arabera, eta horretarako beharko dituen fondoak eta baliabideak emango eta esleituko zaizkiola.

Caja Vital Kutxa Fundazioaren Estatutuak (Fitxategia deskargatu, 30.9Kb)

Jeitsi
Acrobat ReaderJeitsi Acrobat Reader

Oharra: Esteka leiho berri batera irekitzen da. Sarrera ez da bermatzen